Albisteak

 

Aurten be alkartasuna ikusarazoteko, Arantzazuko neska-mutiko bakotxak galkorra ez dan produktu bat bana (azukrea, esnea, arroza, latak, etab.) ekarri dagian proposatzen dogu. Udalak oinarrizko produktuen sorta bat ipiniko dau, Olentzerok herrian behar dauanari edo Elikagaien Bankuari emon dagien.

12:00etan, herritik abesten hasiko gara eta, ostean, Olentzerok opariak banatuko dauz. Gaztainak be egongo dira.

Loteria

Arantzazun erroldatutako pertsona bakotxak 1,5€ jokatuko dauz 17074 zenbakian, abenduaren 22an egingo dan zozketan.

Zorte on guztioi!

Jarduerak

Abenduaren 23an, 11:00etatik 13:00etara, Ludoteka 6 urtetik gorakoentzat.

Abenduaren 27an, 18:00etan, erabilera anitzeko lokaletan: “Arantzazuko historia baterako materialak” hitzaldia. Isaak Atutxak emango du. Ostean txokolatada.

Abenduaren 29an, 11:00etatik 13:00etara, Ludoteka 2 urtetik 5erakoentzat.

Abenduaren 30ean, urteera PINera. Urteera 10:00etan izango da, eta bueltea, 18:00etan. Bazkaria eroan behar da.

* Oso garrantzitsua: Olentzerok opariak ekarri dagiazan edo edozein urteera/jardueratarako, derrigorrean emon behar da izena udaletxean, abenduaren 18a baino lehen.

Kartela (PDF 130KB)