Albisteak

 
 481.262 €-ko hasierako aurrekontuagaz 2015. urterako, Arantzazuko Udalak programea beteten jarraituko dau ekitaldi honetan; hain zuzen be, aitatutako programearen ezaugarri nagusia da ideia praktiko, eraginkor eta egingarriak dituala, eta helburua da herriari zerbitzu eta azpiegiturarik onenak emotea eta kultura zein aisialdi arloko eskaintza osoa eskaintzea.

Programa honetako ekintzak arlo desbernietan garatuko dira, hala nola:

  • Urigintzea
  • Enplegua
  • Partida sozialak
  • Kultura, euskerea eta kirola
  • Hirugarren adinekoak
  • Gazteak eta umeak
  • Ludoteka

 Informazio gehiago (PDF 754KB)