Albisteak

Udalaren webgune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Arantzazuko Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua gure herriko egoera argi eta azkar eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta, azken finean, Arantzazuri buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Webgunea, www.arantzazukoudala.com helbidetik sartzen zarela -orain arte bezalaxe-, ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira, udal enpresen katalogoa, kultur ondarea, lotura interesgarriak eta mapa interaktiboa.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan. Nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera.