Informazioa
Prozedura honen bitartez interesdunak administrazioak igorritako dokumentu ofizial baten itzulpena eska dezake.
Interesatuak, dagokion eskabide-orriaren bitartez, edozein agiri administratiboren itzulpena eska dezake bai gaztelaniara bai euskarara. Horretarako, eskaerarekin batera adierazitako agiria aurkeztu beharko du.
Toki-korporazioek tasen ordainketa eska dezakete emandako zerbitzuarengatik.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Itzuli nahi den dokumentua
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arantzazukoudala.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Zelaia auzoa, 1n kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arantzazu Udaleko telefono honetara: 94 631 56 89.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.