Informazioa
Izapide honen bidez Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespena eska daiteke arrazoi desberdinak argudiatuz: ibilgailuaren antzinatasuna, ibilgailuaren titularraren minusbaliotasun aintzatetsia, etab.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Minusbalia ziurtagiria
- Sinatutako deklarazioa
- Fitxa teknikoa
- Matrikulatze zerga
- Zirkulazio baimena
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arantzazukoudala.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Zelaia auzoa, 1n kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arantzazu Udaleko telefono honetara: 94 631 56 89.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.