Informazioa
Izapide honen bidez ziurtagiri bereziak eska daitezke.
Errolda ziurtagiriak pertsona baten egoitza eta ohiko bizilekua adierazten ditu. Dokumentu hau honako erakundeei aurkezteko edo izapideak egiteko eskatzen da:
- Erakunde judizialak (epaitegiak eta auzitegiak).
- Erakunde militarrak edo atzerriko agintaritzak.
- Erregistro Zibila (ezkontzak, herritartasuna, izen eta/edo abizen aldaketak, adopzioak, etab.).
- Jaraunsle-deklarazioak.
- Izatezko bikoteen erregistroa.
- Bestelako Erregistro Ofizialak, Zigor-erakundeak, Aduana Zuzendaritza, Unibertsitateak, INEM.
- Egoitza-baimena sustraitzeagatik. Errolda ziurtagiri berezi bat eska daiteke herritarra udalerrian denbora luzez erroldatuta egon dela edo dagoela frogatzeko, edo bere heriotzara arte bertan bizi izan dela, etab.
- Ziurtagiri historikoa.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Heriotza-ziurtagiria
- Besteak
Oharrak
Izapide hau www.arantzazukoudala.com webgunean telematikoki egin daiteke.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arantzazuko Udaleko telefono honetara: 94 631 56 89.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.