Arantzazu oinez

Sarrerako kartela Bidea Bidea2

Ibilbidea Arantzazuko plazan hasten da. Bekoetxe ondotik pasauko gara eta Zalbide auzorantz joango gara. Argiñao auzorantz asfaltozko bidetik igongo gara; igokera gogorra da. Argiñao auzoa eta Apala auzoko Aspuru baserria lotuten ebazan bidea lurrezkoa zan, baina gaur egun zementua botata dago. Bide honetatik igongo gara, eta Zeberioko PRll be bertatik pasetan da. Zeberioko lurretatik gabiltza, eta ezkerretara dagoan bidetxo bat hartu ezkero San Adrian ermitara helduko gara. Apalan, Aspuru baserrira heldu ostean, iturri eta jausitako baserri baten ondotik pasauko gara. Igorrerantz eginaz, aldats behera dan lurrezko bidetik Artabe- Aldekoara helduko gara. Auzo hau izatez Igorre da, baina Arantzazugaz erlaziño handia dauka, bertara joateko plaza ondotik pasatu behar dalako. Aldats behera jarraituaz asfaltatutako bideak Artabe eta Goirira eroango gaitu. Bidea jarraituaz Arantzazuko plazara helduko gara eta, holan, lehenengo zatia amaituko dogu.

Bide-gurutzea Baseliza Baselizako detaile bat

Bigarren zatiari ekiteko Arantzazuko ikurra dan zubitik pasauko gara. Zubi hau ehundaka urte daukazan arte batek jagoten dau. Errota eta San Pedro parrokia ondotik pasau, eta N-240 errepidea gurutzatuko dogu, Istuzarre eta Txorietxera doan bidea hartuaz.

Baselizaren fatxada Baselizaren ikuspegi orokorra Baselizako arkupea

Aurreratxoago, Txorietxera doan bidea itzi, eta Istuzarrerantza ekingo deutsogu; Usabelerantza segidu aurretik, bertako iturrian ur apur bat edango dogu, gura izan ezkero. Ehun bat metrotara bide hau itzi eta ezkerretara dagoan harri eta zementuzko bidetik joango gara. Bide hau Aranduira doa, baina baserri hori baino lehenago ezkerretara hartuko dogu. Lehenengotan aldats gitxigaz baina gero gehiagogaz, Laurkin ingurutik pasauko gara. Dima eta Igorreko lurretatik gabi1tza.

Etxea Behatokia Baserri bat

Torreara helduko gara eta hemendik ezkerretarantz eginaz, Olabarriko bidea segidutea besterik ez daukagu, lehenengo Orobitik eta gero Errotazar baserri ondotik pasatuko gara eta Arantzazuko plazara helduko gara.

Baserriko sarrera Bideko seinaleak Bidea3

Ibilbidearen luzeera: 9,4 km.
Iraupena: ordu 2 eta 55 minutu.

  • Euskalmet