Ondare historikoa

Eliza Eliza barrutik Elizarako sarrera

Eliza honek dituen objektuei buruzko lehenengo aipamenak 1677. urtekoak dira, eta aipatzen ditu, besteak beste, meza-jantzi morea eta andetako zapi baltza. Horrek erakusten du bazeudela Aste Santuko prozesio-erritua, jaiak... 1828. urtean berregin zen eta Durangoko Bidaurre arkitektoak eraiki zuen. Gurutze-formako planta eta egurrezko sabaia ditu, eta sabaiko egurra agerian dago. Portikoan ateburudun bao bi ditu, bata hegoaldera eta bestea mendebaldera begira. Harlangaitz-hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Eliza ez dago harlanduz eginda, eta eraikinaren benetako balioa lehen aitatutako gurutze-formako plantak, aurrealdeko frontoiak eta itxura sendoko harlanduzko dorreak dute. Hormetan, igeltsua kendu eta gero, aingeru biren irudiak agertu dira.

Arantzazuko ikuspegi orokorra Etxe baten fatxada Egurrezko altzariak

Arantzazuko ermita bakarra San Faustoren izenpekoa da eta San Pedro elizaren portikoaren teilatuari atxikita dago, ondo-ondoan beraz. Gaur egu n elkarte sozialtzat erabiltzen da eta ahaztuta dago haren erlijio-deitura. 1968an ermita izateari utzi zion, baina xelebrea izan arren, oraindik ospatzen da urriaren 13ko jaia. Bertako San Faustoren irudi bat Derioko Elizbarrutiaren Museoan dago gordeta.

Erreka1 Erreka zeharkatzen duen zubia Erreka2

Arantzazuko gainerako arkeologia- eta historia-ondarea honako hauek osatzen dute:

  • Udaletxea
  • Zelaiko zubia
  • Errotalde errota
  • Zelaia Kanposantua
  • Atutxa Etxearen armarria
  • Bildosolako zubia
  • Arantzazugoiti
  • XVI. eta XIX.mende bitartean eraikitako estilo ezberdinetako baserriak. Baserri mota ohikoena solairu bikoa da, bertara sartzeko eskailera kanpotik duela.