|
Arratiako eskualdean dagoan bizkaitar
udalerria. Arratia ibaiaren bazter bietan haraneko alde bat okupatzen
dau, 300 m. baino goitzen ez diran bizkar txikien paisaia bategaz.
Bizkaiko Antiklinalaren iparraldeari jagokola, igaduraren ondorioz
materiale bigunetako mendilerro bat agertzen dan alde honek paisai
ireki bat sorrarazo dau, landatzeko gai diran lurrak daukozana.
|
|
Jardueren arabera, industria
da biztanlegoaren zatirik haundiena okupatzen dauan sektorea, betidanik
nekazaria izan dan udalerri baten nekazal-Ianak baztertu eginaz.
Arantzazuren azalerea, 3,8 km2-koa da.
|
|