Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak administrazioari sakangune baten edo ezinduentzat erreserbaturiko aparkaleku-plaza baten aparkatuta dagoen ibilgailu bat kentzea eskatuko du.
Interesdunak sakangune baten edo ezinduentzat erreserbaturiko aparkaleku-plaza baten aparkatuta dagoen ibilgailuaren datuak eta kokalekua adieraziko ditu.
Behin instantzia jasota, aginpidedun sailak posiblea izatekotan kotxea kenduko du adierazitako tokitik.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arantzazukoudala.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Zelaia Auzoa, 1, 48140 Arantzazun kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arantzazu Udaleko telefono honetara: 94 631 56 89
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.